Itaia sarearen hitzaldia izango da Putzuzulon ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko azaroaren 4a

Harremanen inguruko hausnarketara bideratutako hitzaldia izango da ostiralean Putzuzulo gaztetxean, Danda Gazte Asanbladak antolatuta.

Datorren ostiralean, azaroaren 8an, Itaia Emakume Sozialisten Sareko kideak Putzuzulon izango dira, harremanen inguruan hausnartzeko hitzaldia eskaintzen. 18:30ean hasiko da saioa eta, ondoren, 21:00etan, jantoki soziala izango da gaztetxean bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide