Zerbitzu berezia eskainiko du Hiribusak datozen egunetan, Santu Guztien Eguna dela eta

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 30a

Gaur, bihar eta etzi eskainiko ditu zerbitzu bereziak Hiribusak. Hemen dago ikusgai zein ordutan igaroko den hilerritik.

Gaurko, biharko eta etzirako (Santu Guztien Egunerako) Hiribus zerbitzu berezia jarriko dute, hilerrira autobusez heldu ahal izateko.

Larunbat, igande eta jaiegunetako Linea mistoak hilerrian egingo du geldialdia etzi, anbulatoriotik igaro ondoren 10:27ean, 11:57ean, 13:57ean, 14:27ean, 17:27ean eta 18:27ean.

Gaur eta bihar, berriz, bigarren lineak geldialdia egingo du hilerrian 10:27ean eta 12:27ean. Ordutegiak argiago ikus daitezke pdf honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide