Letonian dira Orokieta Herri Eskolako ordezkariak proiektu berri bat ezagutzen

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 29a

Orokietako ordezkariak proiektuko bazkide guztiekin eskolaren atarian (Orokieta Herri Eskola)

Bi urtez, ikastetxeko 16 irakaslek eta 8-10 ikaslek Letonia, Eslovakia, Lituania, Italia eta Turkiako eskolak bisitatuko dituzte. Edozer birzikla daiteke, Lurra izan ezik izenburupean, birziklatzeaz adibideak ezagutuko dituzte eta hainbat ikastaro egingo dute.

Everything can be reclyced except the Earth (Edozeer birzikla daiteke, Lurra izan ezik) izenburupean, birziklatzearekin lotutako adibideak ezagutu eta etengabeko ikastaroak egingo dituzte, bi urtetan zehar, Orokieta Herri Eskolako 16 irakaslek eta 8-10 ikaslek. Hala, Letonia, Eslovakia, Lituania, Italia eta Turkiako eskolak bisitatuko dituzte. Bestalde, herrialde horietakoak Zarautzera ere etorriko dira ikastetxe publikoaren jarduna ezagutzera.

Proiektuak ikastetxearentzat duen garrantzia nabarmendu dute Orokietako ordezkariek: "Orokieta Herri Eskolak hezkuntza nazioartekotzearen prozesuan aurrera egingo du. Izan ere, bigarren aldia da Erasmus+ proiektu batean parte hartzen duela. Bukatzear dago ekintzailetasuna ardatz duen YES proiektua, eta proiektu horretan, Poloniako, Portugalgo, Italiako eta Turkiako eskolekin lankidetzan erronka komunak garatu dituzte". 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide