Heldu, gazte eta haurrentzako hainbat ikastarotan plaza libreak daudela jakinarazi dute udaletik. Hain zuzen ere, ondoko ikastaroetan eman daiteke izena oraindik:
- Soinpilates: astelehen, asteazken eta ostiraletan 08:00etatik 09:00etara, helduentzat.
- Hipopresiboak: astelehen eta asteazkenetan 09:15etik 09:45era eta 17:25etik 17:55era, helduentzat.
- Balance posturala: ostegunetan 15:00etatik 15:50era.
- Osasun fit: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 20:00etatik 20:50era, helduentzat.
- Igeriketa gazte: astearte eta ostiraletan, 18:30etik 19:30era, 12-16 urte bitarteko gazteentzat (hilean 34,60 euro abonatuek eta 56,60 euro ez abonatuek).
- Dantza modernoak: ostiraletan 17:00etatik 18:00etara, 12-16 urte bitarteko gazteentzat (14,50 euro hilean abonatuek eta 26,80 ez abonatuek).
- Gazte yoga: asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara, 12-16 urte bitarteko gazteentzat (14,50 euro hilean abonatuek eta 26,80 euro ez abonatuek).
- Dantza modernoak: astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 18:00etara, 6-11 urteko haurrentzat. (29 euro hilean abonatuek eta 53,60 euro ez abonatuek).
Izen emateak kiroldegiko harreran bertan egin beharko dira. Informazio osagarria nahi izanez gero, 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.