Herri Batzarra egingo du gaur EH Bilduk

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 24a

Gaztelekuan finkatu du gaurko hitzordua Zarauzko EH Bilduk. 19:00etan Herri Batzarrera deitu ditu herritarrak, eta azaldu dutenez, bertan izango da Eneko Maioz EH Bilduko Gipuzkoako koordinatzailea ere, gonbidatu gisan.

Udalgintza Herrigilearen oinarriak azalduko dituzte bertan, eta ikasturte politiko berriko erronkez eta datozen hauteskundeez ariko dira. Deialdia irekia dela jakinarazi dute, eta Zarauzko EH Bilduk herritar oro gonbidatu du bertan parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide