Kayak surf eta waveski txapelketak jokatuko dituzte larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 22a

Hondar Kayak Kirol Klubak antolatuta, Euskadiko kayak surf eta waveski koparen barruan dagoen Zarauzko txapelketa jokatuko da larunbatean, klubaren egoitzaren parean.

Bertan, uztailean Perun kayak surfean bakarka nahiz taldeka munduko txapeldun izan ziren euskal selekzioko partaideak lehiatuko dira. Waveski txapelketan ere maila polita izango da, Europako onenetako batzuk ariko baitira nor baino nor.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide