Zarautz Pro 4Teens Surf Txapelketa izango da asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 22a

Aritz Aranburu surflariak sustatuta, Zarautz Pro 4Teens Surf Txapelketa jokatuko dute larunbat eta igande honetan, Borghetto inguruan. Berez, joan den astean jokatzekoa zen, baina olatu handia zirela medio, astebetez atzeratzea erabaki zuten. Aurten bosgarren urtez antolatuko dute, eta betiko ildoari eutsiko diote: surflari gazteei aukera bat ematea.

Egitaraua


Urriak 26, larunbata
● 8:00-9:00. Izen-emateak.
● 9:00-13:00. 14 urtez azpiko txandak.
● 13:00-20:00. 10 urtez azpiko topaketa eta surf egokituko txandak.
● 13:30-15:00. Partaideek eta langileek bazkaltzeko tartea.
● 16:00-18:00. Surf egokituko jardunaldi irekia Kind Surf erakundearekin elkarlanean.
● 17:00-19:00. Skate txapelketa.
● 20:00-23:00. Musika.

Urriak 27, igandea
● 9:00-17:00. 10 urtez azpiko topaketak, 14 urtez azpiko eta surf egokituko finalerdiak eta finalak.
● 13:30-15:00. Partaideek eta langileek bazkaltzeko tartea.
● 16:00-17:00. Surf skate txapelketa.
● 17:00. Sari banaketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide