Altsasuko gazteen aldeko Iruñeko mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 21a

Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske eragileek deituta, larunbat honetan -urriaren 26an– elkarretaratzea egingo dute Iruñean, 17:00etan, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean, Duintasunaren Martxarekin bat egin ondoren. Zarautzen bertaratzeko autobusa antolatu dute, eta izena Arrano eta Eguzki tabernetan eman daiteke. Irteera 15:00etan egingo du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide