Afagik kontzertu antzeztua eskainiko du urriaren 25ean Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 20a

Getariako Elkano musika eskolako abesbatza, Montse Maritxalar  eta Maialen Urbieta igoko dira oholtzara, Ahantzitako oroitzapenak lana eskaintzeko.

Getariako Elkano musika eskolako abesbatzak kontzertu antzeztua eskainiko du datorren urriaren 25 ean, ostiralarekin, Zarauzko Modelo aretoan.

 Abesbatzak, Montse Maritxalar eta Maialen Urbietaren laguntzarekin eskainiko du Ahantzitako oroitzapenak lana.

Afagi elkarteak (Alzheimerraren aurkako Gipuzkoako elkartea) antolatu du emanaldia, eta doakoa izangoa da sarrera. 20:00 etan hasiko da kontzertua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide