HARA! Xabier Alberdi bihurtu dute kortsario

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 18a

Xabier Alberdi ohorezko kortsario izendatu duten unea. (@K6kultura)

Donibane Lohitzuneko eta Ziburuko L´Ordre des Corsaires Basques elkarteak ohorezko kortsario izendatu du gaur eguerdian Xabier Alberdi, Albaola faktorian. Albaolako ikerketa departamenduko zuzendari eta historialari zarauztarrak elkartearen aurrean zin egiteaz gain, kortsarioen arropa jantzi du. Albaola eraikitzen ari den patatxearen aurkezpen ekitaldiaren barruan egin diote aitortza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide