Txaranga, txu-txu trena eta dantza saioa, Murkilekin

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 17a

Merkataritzaren Hamabostaldia ari dira ospatzen urriaren 7tik 20ra, Murkil elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritzeko. Zozketez gain, herrian ere hainbat ekintza egingo dituzte.

Bihar, esaterako, txaranga ibiliko da kalez kale, 18:30etik 20:30era. Larunbatean, berriz, txu-txu trena ibiliko da (11:30-14:00, Musika Plazatik aterako da, eta 16:30-19:00 artean, Lege Zaharren enparantzatik), eta BZ Dantza Eskolaren eskutik zumba saioa egongo da 19:00etatik aurrera, Merkatu plazako lehen solairuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide