Irudietan: Aritz Aranbururi izarra Somoko pasealekuan

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 16a

Gaur ezarri dute Aritz Aranburu surflari zarauztarraren omenezko izarra Somoko (Kantabria, Espainia) hondartzaren ondoan dagoen Surfeko Izarren pasealekuan. Bere kirol ibilbidea goratu dute, eskuratutako lorpenak nabarmenduz.

Ekitaldian izan dira Ribamontán al Marreko alkatea, Kantabriako Gobernuko Turismo zuzendaria, Kiroletako Zuzendari Orokorra eta Espainiako Surf Federazioko lehendakaria. Aranburuk esker onez jaso du aitortza, eta bertako eskola bateko ikasleekin ere izan da, haien galderei erantzuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide