Hauteskunde-mahaietako zozketa asteartean egingo da

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 11

Azken hauteskunde eguneko boto-paper batzuk

Azaroaren 10a hauteskunde eguna izango da berriz ere. Horregatik, asteartean, urriak 15, egingo dute zozketa Zarautzen, jakiteko zein herritar egongo diren hauteskunde-mahaietan egun horretan.

Hauteskundeak izaten diren bakoitzean, hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egiten dute herriz herri, udaletxeetan. Azaroaren 10a hauteskunde eguna izango denez, Zarautzen datorren asteartean, hilak 15, egingo da zozketa.

Aparteko osoko bilkura egingo du udalbatzak, 09:30ean, eta hor egingo da zozketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide