Irudietan: Manifestazioa egin dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 9a

ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak greban daude, eta gaur eguerdian manifestazioa egin dute herrian. Maria Etxetxiki eguneko zentrotik abiatu dira Gipuzkoa kalean zehar eta Lege Zaharren enparantzan bukatu dute, udaletxe aurrean, 'Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu!' leloa zuen pankarta batekin.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide