Eskualdeko euskarazko komunikabideek postua jarri zuten igandean Kilometroen ibilbidean, eta eguerdian Zarauzko HITZAren photocall-a egin zen, Kilometroen mamorroek alaituta. Hainbat lagunek atera zuen argazkia, eta horiek guztiek zozketa batean parte hartu zuten; izan ere, lau lagunentzako gau baterako ostatua eta Irrisarriland abentura parkerako sarrerak zozkatu ziren BQD Bidaiak etxearen eskutik. Zozketa gaur egin da, eta irabazlea zarauztar bat izan da: Iñaki Landa.
Horrez gain, parte hartzaile guztien artean hainbat harpidetza zozkatu dituzte eskualdeko eta Gipuzkoako tokiko komunikabideek. Harpidetzak urtebeterako dira. Hauek dira irabazleak:
Urola Kostako HITZA:
- Olatz Zeberio (Zarautz)
- Eider Aranguren (Zumaia)
Uztarria: hutsik gelditu da
Maxixatzen: hutsik gelditu da
Baleike:
- Iratxe Olazaran (Zumaia)
- Xabier Landa (Beasain)
Karkara:
- Leire Gardiel (Orio)
- Ibon Gaztañazpi (Orio)
Tolosaldeko Ataria (harpidetza digitala):
- Yara Aznar (Ibarra)
- Lydia Garitano (Villabona)
Goierriko Hitza (Hitzakide digitala):
- Aitor Amenabar (Zumarraga)
- Malen Barandiaran (Zegama)
Irutxuloko Hitza:
- Jon Elorza (Donostia)
- Susana Martin (Donostia)
Oarsoko Hitza:
- Aner Azkue (Pasai Donibane)
Busturialdeko Hitza: hutsik gelditu da
Lea-Artibaiko Hitza: hutsik gelditu da
Bidasoako Hitza: hutsik gelditu da