Iritsi dira Kilometroak. 10:00etan zabaldu dute ibilbidea, eta jendea etorri eta etorri ari da. Dena dago prest Gipuzkoako ikastolen festa handirako, eta HITZA-Erloko lantaldea ere goizean goizetik dabil, eguneko argazki, bideo eta kronika guztiak biltzen.
Gainera, Argiñano jatetxearen eta Desertu Txikiaren ondoan gunea jarri du eskualdeko euskarazko komunikabide taldeak. Kilometroetako gehigarria, puxikak, karameloak, eskualdeko herri aldizkarien aleak,... Denetarik jarri da han. 12:30etik 14:00etara, gainera, Kilometroetako mamorroak bertan izango ditugu, photocalla alaitzeko. Zatoz, atera argazkia mamorroekin, eta irabazi lau lagunentzat asteburupasa eder bat!
Oraingoz ateri eusten dio egunak Zarautzen. Ez daukazu aitzakiarik ez etortzeko!