Bilbao Triathlon proba irabazi du Ainhoa Muruak

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 5a

Ainhoa Murua Bilboko Triatloiko helmuga zeharkatzeko unean. (@bilbaoturismo)

Rioko Olinpiar Jokoetatik lehiatu gabe zebilen Ainhoa Murua triatleta, eta orain gutxi hasi da berriro parte hartzen. Irailaren hasieran Santanderren irabazi zuen, eta gaur gauza bera egin du Bilbon, distantzia olinpikoko lasterketan. Hiru probetan izan da nagusi, eta 2:09:06ko denborarekin helmugaratu da lehen postuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide