Babeslea: Koba interiorismo

Hiribusak ibilbide eta ordutegi bereziak izango ditu Kilometroetan

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 4a, 16:00

Vista Alegre eta Itxasmendi auzoen artean egingo du joan-etorria, ohiko geltokietan geldituz, baina Araba eta Bizkaia kaleetatik zirkulatuz. Zerbitzua 30 minuturo eskainiko dute.

Kilometroak direla medio, udaleko Mugikortasun Sailak jakinarazi du Hiribusak ibilbide eta ordutegi berezia izango duela igandean, herritarrei ahalik eta zerbitzu zabal eta egokiena emate aldera. Izan ere, hainbat kale trafikoari itxita egoteaz gain, ibilgailuen mugimendua kontuan hartzeakoa izango da.

Hiribusak Vista Alegre eta Itxasmendi auzoen artean egingo du joan-etorria, ohiko geltokietan geldituz, betiere Zarauzko hegoaldeko kaleetatik zirkulatuz; Araba eta Bizkaia kaleetatik, alegia. Tarteka, Hiruerreketa auzora ere abiatuko da, gainera.

Zehazki, hauxe da egingo duen ibilbidea: Bizkaia kalea, Urkidi kalea, Sarakatua dorrea, Allemendi kalea, Barandiaran kalea, Hiruerreketa, Hiruerreketa aparkalekua (bira), Bizkaia 2, Azken Portu, Kiroldegia, Araba-Hegoalde, Maria Etxetxiki-Buztinzuri, Itxasmendi, Araba-Hegoalde, Kiroldegia, Azken Portu, Bizkaia. Zerbitzua 30 minutuko maiztasunarekin eskainiko da, 10:00-11:00 eta 15:00-16:00 bitartean izan ezik.

Mugikortasun Sailak ekitaldiak ekar ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du aldez aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide