'Jokoz kanpo' komedia antzeztuko du Borobil Teatroak Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 2a

Borobil Teatroak komedia giroko Jokoz kanpo antzezlan futbolistikoa taularatuko du ostiralean, 22:00etan, Modelo aretoan. Asier Sota, Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza hirukoa igoko da taula gainera, Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean. Sarrerak 8 euro balio du, eta aurrez eros daiteke Sanz Enea kultur etxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide