Otto Premingerrez ariko dira ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urriaren 2a

Aste honetako Gela programaren barruan Otto Preminger zinegile estatubatuarra izango dute hizpide. Jatorri judu-austriarra zuen Premingerrek, eta ikasketaz abokatua bazen ere, antzerkigintzan eta zinemagintzan aritu zen.

Haren obrari buruz hitz egingo dute ostegunean Photomuseumen. Saioa, ohi bezala, 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide