ITXASMENDIKO JAIAK

Gazteenak protagonista Itxasmendiko jaietako azken txanpan

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 29a

Gaur amaituko dira Itxasmendiko aurtengo jaiak. Auzokoak azken txanpan murgildu dira dagoeneko, eta arratsaldean, gazteenei zuzendutako jarduerak izango dira nagusi.

16:00etan jarri dute martxan haurrentzako parkea, eta aurki egingo dute apar festa, 19:00ak bitarte. 18:30ean, gainera, holi jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute haurrek. 20:30ean itxiko dituzte festak, azken trakarekin.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide