Jardunaldi feministen aurkezpen asanblada egingo dute urriaren 3an

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 26a

Azaroaren 1, 2 eta 3an jardunaldi feministak antolatu dituzte Durangon, 'Salda badago' lelopean. "Mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko" antolatu dituzte, eta Zarautzen ere aurkeztuko dituzte jardunaldiak, datorren ostegunean. 

Urriaren 7ra arte izango da jardunaldi feministetan izena emateko aukera. Egitasmoaren inguruko informazioa partekatzeko asmotan, aurkezpen asanblada antolatu dute Zarautzen, urriaren 3an (osteguna), 19:00etan Putzuzulo gaztetxean.

Jardunaldien inguruko informazio guztia webgune honetan dago ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide