Juan Paredes 'Txiki'-ren oroimenezko ekitaldia egingo dute Gudari Egunean

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 24a

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, Zarauzko hilerrian izango da ekitaldia, ostiral honetan.

Irailaren 27an 44 urte beteko dira Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi azpeitiarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Beste urte batez, Gudari Egunaren harira, "borrokalari antifaxisten eta erregimen frankistaren biktimen omenez" ekitaldia antolatu dute Zarauzko hilerrian. 12:00etan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide