Usoa Ostolaza eta Iñigo Eizagirre zarauztarrak nagusi Getariako Salbatore Biatloian

Zarauzko hitza 2019ko irailaren 21a

Gaur jokatu dute Getariako XVIII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita. Helduen kategorian 59 partaide izan dira, eta igeriketan 550 metroko ibilbidea egin ondoren, 3.500 metro lasterka osatu behar izan dituzte. Zarauztarrak izan dira nagusi.

Getariako XVIII. Salbatore Biatloia jokatu dute gaur Malkorbe hondartzan. Helduen kategorian 59 partaide izan dira, eta igeriketan 550 metroko ibilbidea egin ondoren, 3.500 metro lasterka osatu behar izan dituzte.  Emakumezkoen kategorian Usoa Ostolaza zarauztarrak irabazi du (20:01), eta gizonezkoenean, Iñigo Eizagirre zarauztarrak (19:23). Beteranoei dagokienez, emakumezkoen kategorian, Arantzazu Olazabal zarauztarrak irabazi du (29:21), eta gizonezkoenean, Asier Astigarraga zarauztarra izan da nagusi (19:38). Erreleboka jokatu duten bikoteen artean, Jon Peña eta Asier Etxabe getariar eta zarauztarrak eskuratu dute garaipena (18:43). 

Ikusi argazki galeria, Urola Kostako hitzaren webgunean, hemen klik eginda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide