Ikusgai daude haur eta gaztetxoentzako kirol ikastaroen zozketaren emaitzak

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 20a

Zarauzko Udalak argitaratu du zein haur eta gaztetxok gozatu ahal izango duen Aritzbatalde kiroldegian eskaintzen diren ikastaroez.

Zozketa egin behar izan da Aritzbatalde kiroldegiak eskaintzen dituen hainbat ikastarotan, eta haurrei eta gaztetxoei dagokienez, honakoak dira zozketaren emaitzak.

Haurren igeriketa ikastaroetan egin dira zozketak, mailaz maila, jaioberrien ikastaroak barne, eta baita beste hainbat ikastarotan ere: yoga, dantza modernoa eta gazte fit indoor ikastaroetan, esaterako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide