Beste ikasturte bat abiatu da. Antoniano, La Salle, Oteiza eta Ikastola itunpeko
ikastetxeetako ikasleek irailaren 6an hasi dituzte eskolak, eta irailaren 11n jarraitu dute
ikasturtea. Lizardi ikastetxe publikoko ikasleek, aldiz, irailaren 11ra arte ezin izan dute
ikasturtea abiatu, Lizardiko langile guztiok irailaren hasieratik lanean bagaude ere.
Hezkuntza Sailak erabaki du eskola publikoetan ikasleek ezin dituztela eskolak jaso
irailaren 9a aurretik. Beste urteetan, ordea. araua bera izanik ere, baimena eskatu dugu
Euskal Jaia baino lehenago hasi ahal izateko, eta beti baiezkoa eman digu Hezkuntza
Sailak. Aurten, arrazoitu gabe, baimena ukatu digute.

Egoera honen aurrean harrituta eta minduta gaude, Hezkuntza Sailaren agindupean gauden
eskola guztiek ez baititugu joko arau berak. Eskola kontzertatuetan askatasuna daukate
nahi duten egunean hasteko. Eskola publikoek, aldiz, arautegi askoz zorrotzagoa daukagu.
Ondorioa nabarmena da: sistema publikoko zentroek Hezkuntza Sailaren babesa jaso
beharrean, oztopoak jasotzen ditugu gure eguneroko jardunean, eta kaltetuak, azkenean,
gure ikasleak dira.
Lizardi Institutu publikoko klaustroa