Oinarrizko Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko du DYAk

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 19a

Bihotz birika susperketa eta zaurien edo hausturen osaketa landuko dituzte, besteak beste.

Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk, irailaren 30etik urriaren 4ra. 10 orduko ikastaroa izango da, eta edozeinek izango du bertan parte hartzeko aukera. Tarte horretan egunero egingo dituzte saioak, 19:00etatik 21:00etara, Zarauzko DYAren egoitzan (Iturribidea, 12-14).

Ikastaroan landuko dituzte egunerokoan topa daitezkeen arrisku nagusiak, eta horiei aurre egiteko moduak: bihotz birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak...

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943-46 46 22 telefono zenbakira deitu daiteke, edo www.DYAgipuzkoa.com webgunea kontsultatu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide