Dirulaguntzak emango dizkie udalak iragan udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak edo UEUko ikastaroak euskaraz egin dituzten zarauztarrei.
Dirulaguntza horiek eskuratzeko hainbat baldintza bete beharko dira. Horien artean, ikastaroak iraun bitartean Zarautzen erroldatuta egotea eta ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea, gutxienez. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, eta urriaren 4a izango da horretarako azken eguna.