Zubia hirugarren eta 'Mantxi' bigarren izan dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 16a

Amasa-Villabonako saioko une bat. (Bertsozale Elkartea)

Final zortzirenetako saioak amaitu arte ez dute ziur jakingo hurrengo fasera sailkatu diren edo ez.

30 bertsolari falta dira  final zortzirenetan kantatzeko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. 12k kantatu dute dagoeneko asteburuko bi saioetan, eta bakoitzeko txapelduna finalaurdenetarako sailkatu da. Haritz Mujika asteasuarrak Irunen kantatuko du urriaren 20an, eta Beñat Iguaranek Andoainen, urriaren 19an.

Felix Zubiak Oñatin abestu zuen larunbatean, eta hirugarren sailkatu zen bere saioan, Haritz Mujika (447 puntu) eta Maider Arregiren (436 puntu) atzetik, 428,5 punturekin. Iñigo Mantzizidor Mantxi bigarrena izan zen igandean, Amasa-Villabonako saioan, 433,5 punturekin. Gauzak hala, Zubiak eta Mantxik final zortzirenetako saio guztiak amaitu arte ez dute jakingo finalaurdenetan kantatzeko sailkatu diren edo ez. Saio bakoitzeko irabazleez gain, puntuazioz 17 bertsolari sailkatuko dira hurrengo fasera. Alegia, 42 bertsolaritik, 24k kantatuko dute hurrengo fasean.

Datorren asteburuan ere hiru zarauztarrek izango dute saioa. Aitor Urbietak eta Ainhoa Agirreazaldegik Ordizian kantatuko dute larunbatean eta Beñat Jauregik Zumaian, igandean. Saio guztiak bezala, hauek ere 17:00etan hasiko dira, eta sarrerak salgai daude sarean, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Erlazionatuak

Hitzen funanbulisten txanda

Amaia Urbieta Arruti 2019 ira 13 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide