Euskal Astea 2019

Elorza ahizpek irabazi dute Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 6a, 12:09

Hamabi bikotek hartu zuten parte atzo arratsaldean, Lege Zaharren enparantzan, eta Elaia eta June azpeitiarrak nagusitu ziren.

Astelehenean helduek jokatu baldin bazuten dantza txapelketa, atzo gazteen txanda izan zen. Giro atsegina eta Lege Zaharren enparantza jendez beteta zela aritu ziren Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako hamabi biko. Ezustekoa emanez, Elaia eta June Elorza ahizpa azpeitiarrak izan ziren nagusi, eta hunkituta igo ziren oholtza gainera lehen saria jasotzera. Sinetsi ezinik zeuden, ez zitzaien hitzik ere ateratzen: "Sorpresa handi izan da! Beste batzuk jotzen baikenituen faboritotzat".

Aurten hasi dira bi ahizpak elkarrekin dantzan, eta Zarauzkoa ez dute estreinako garaipena: abuztuaren 24an Bikote Gazteen Ergobiako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten. Bi neskek txapelketa ibat rabazten zuten lehen aldia omen zen, eta atzokoan dantzarako dohainak dituztela berretsi zuten. Sariei dagokionez, ordea, Ergobian bi txapela jantzi zizkieten, eta Zarautzen txapela eta zapia. Ohitura faltagatik-edo nahasmen txiki bat egon zen bi ahizpetako nork jantzi behar ote zuen txapela eta nork zapia. Berdintasunaren bidean aurki ohiko bihurtuko da genero bereko dantzariek irabaztea, eta sarien kontu hau anekdota hutsa izango da.

Bigarren saria Gorka Duran eta Maitane Irurzun villabonarrentzat izan zen, eta hirugarrena Mikel Esnaola eta Ane Anuariz lezoarrentzat. Era berean, 13 urtetik beherakoen oroigarria jaso zuten Esnaolak eta Anuarizek, eta Mattin Etxebeste eta Olatz Azkue oiartzuar-lezoarrei eman zieten jantzi onenaren saria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide