Euskal Astea 2019

Euskal Jai eguna dela eta aldaketak izango dira hondakinen bilketan

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 5a

Atez ateko bilketan izango du eragina aldaketak.

Datorren astelehenean, irailaren 9an, Euskal Jai eguna dela eta, egunean bertan ez da atez ateko zabor bilketarik izango. Jakinarazi dutenez, hurrengo egunean, asteartean, egingo dute errefusaren atez ateko bilketa goizean zehar.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide