Aniztasun funtzionaldun pilotarien jaialdia izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko irailaren 3a

Euskal Asteko programazioaren barruan, bederatzigarren aldiz antolatu dute pilota jaialdia.

Aniztasun funtzionala duten pilotarien partidak izango dira ostiralean, hilaren 6an, Frontoi Txikin, 17:00etatik aurrera. Kirol Elkarteako Pilota Sailak bederatzigarren aldiz antolatu du jaialdia, eta gurpildun aulkian aritzen diren pilotariak eta herriko hainbat pilotari ikusteko aukera izango da bertan.

Euria egiten badu, Zinema pilotalekuan jokatuko dituzte partidak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide