Ibai Beraziertok bi lasterketa labur irabazi ditu Extremaduran

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 30a

Ibai Berazierto podiumean.

Larunbat arratsaldean Zarza de Granadillan, eta igande goizean, berriz, Baños de Montemayorren.

Extremaduran oporretan zegoela aprobetxatuz, asteburuan bi lasterketa labur irabazi ditu A 3 el Km taldeko Ibai Berazierto korrikalariak, biak ala biak 4 kilometrokoak. Larunbat arratsaldean Zarza de Granadilla herrian izan zen lasterketa, eta hasieratik bukaeraino lehen postuan osatu zuen proba, 35 graduko beroari aurre eginez. Hurrengo goizean, Baños de Montemayor herri turistikoan izan zen lasterketa, eta bezperan bezela, irteeratik izan zen nagusi.
 
Bestalde, taldeko Raúl Gómez Margallo ere ez da geldirik egon, eta larunbat goizean hirugarren sailkatu zen Ergobian jokatutako lasterketan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide