Hastear da 2019-2020 ikasturtea, eta beste urte batez ateak ireki ditu Zarauzko Abesbatzak. Adin guztietarako herritarrei zuzenduta dagoela azpimarratu dute, izan ere, hiru taldetan banatzen dira parte hartzaileak: Txinpirin abesbatza (7 eta 10 urte bitarteko gazteak), Zarautz Txiki abesbatza (11 eta 19 urte bitartekoak) eta Zarauzko Abesbatza (helduena).
Hauen entsaio orduak ere iragarri dituzte:
- Txinpirin: ostiraletan, 18.00etatik 19.00etara.
- Zarautz Txiki: astelehen eta asteazkenetan, 19.00etatik 20.00etara.
- Zarauzko Abesbatza: astearte eta ostegunetan, 21.00etatik 22:30era.
Apuntatu nahi duen orok, 943 13 40 33 telefonoan mezu bat uzteko edo abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute abesbatzako kideek.
