Bideoa: Moebius talde zarauztarra, Arranopolako azken ostegunean

Zarauzko hitza 2019ko abuztuaren 30a

Moebius talde gazte zarauztarra Arranopolako oholtzara igo da egitasmoaren azken ostegunean; euren lehen kontzertua izan da. Ondoren, Birkit bakarlariak kontzertua eman zuen. Beste ostegun batez, jendetza bildu zen plazan.

Moebius taldearen lehen kontzertua izan zen ostegunekoa. Hainbat kantu ezagunenen abestiak jo zituzten Arranopolako oholtzan. Bideoan, Izaki Gardenak taldearen Hibernazioa abestiaren bertsioa.

Azken ostegunarekin batera, ostiralean ospakizunak izango dira Arranopola egitasmoaren amaiera dela-eta. Bi kontzertu antolatu dituzte iluntzeko 20:00etatik aurrera, Gorpuzkings trap taldea eta Xiarroman DJ zarauztarra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide