Kontxako Bandera jokatzeko sailkapen estropada jokatuko da gaur, osteguna, arratsaldez. Lehenik emakumeak irtengo dira, 17:30ean hasita, eta, ondoren, gizonezkoak, 18:00etan. Zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, 16:30etik aurrera.
Gizon eta emakumezkoen irteerak zehaztu dituzte gaur eguerdian eginiko zozketan. Zarautz, 'A' taldetxoan arituko da onenekin batera, eta taldeko azkena irtengo da: 12. postuan. Aintzat hartu behar da lehen zazpi traineruak sailkatuko direla Kontxako Bandera jokatzera, Donostiarra jada sailkaturik baitago bertan jokatzen delako.