Gorpuzkings, Pig&Kiss eta Xiarroman izango dira ostiralean Arranon

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 29a

Arranopola dinamikaren barruan, hainbat kontzertu antolatu dituzte aste honetarako. Gaurkoez gain, bihar ere izango da zer ikusi eta zer entzun.

Gaurkoa izango da Arranopola dinamikaren udako azken ostegun girotua, baina gaurko kontzertuekin ez dituzte amaitutzat joko udako emanaldiak. Biharkoan Pig&Kiss, Gorpuzkings eta Xiarroman DJ-ak eskainiko dituzte kontzertuak 20:00etatik aurrera. Zarauztarrak dira Xiarroman eta Pig&Kiss taldeko kideak, eta Gorpuzkings musika taldea, berriz, Hondarribitik dator.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide