Udako Musikaldia azken txanpara iritsi da eta osteguneko emanaldiarekin agurtuko du aurtengo jaialdia. Lulavai arpa laukoteak eskainiko du kontzertua: Josefa Fernandez, Paula Oanes, Elena Paz eta Lorena Reinaldok osatutako taldeak folk musika izango dute oinarri beraien saioan.
Modelo aretoan izango da emanaldia, 20:00etan, eta doakoa izango den arren, beharrezkoa izango da sarrerak aldez aurretik eskuratzea. Kontzertua hasi baino bi ordu lehenago irekiko dute Modeloko txarteldegia;18:00etan, hain zuzen ere.