Uztailean eman zuten kiroldegiko ikastaroetako berrikuntza nabarienaren berri: aurreko ikasturtean plaza eduki duten kideek, jarraitzea erabaki eta apuntatuz gero, plaza mantenduko zaie zozketan sartu gabe. Abuztuaren 31n amaituko da helduen izen emateko epea.
Ikastaroen eskaintza %10 igo da aurten, 104tik 114ra, zehazki. Beste eskaera nagusietako bat izan zen fitness aretoko begiraleen ordutegia zabaltzea, eta hala egingo dute irailetik aurrera.
Hastear da ikasturtea
Helduen zozketaren berri irailaren 2an emango dute, eta haurrena, izen ematea 14an itxi ondoren, irailaren 16an iragarriko dute. Hala, ikasturteari hasiera emango zaio, inoiz baino herritar kirolari gehiagorekin.