Bolo eta toka txapelketak jokatuko dira igandean Zelai Ondon

Zarauzko hitza 2019ko abuztuaren 27a

Zelai Ondoko bolatokain, bolo eta toka txapelketa jokatuko da igande goizean. Urtero bezala, sari dotoreak banatuko dira.

Zarauzko Bola eta Toka Txapelketa jokatuko jokatuko da irailaren 1ean Zelai Ondo auzoko bolatokian, farmaziaren parean. Zelaiondoko Kirol Klubaren, Zarauzko Udalaren eta Kirola Zarautz Bizi Biziaren eskutik antolatu dute txapelketa.

Goizeko 10:00etan bilduko dira parte hartzaileak, eta 11:30 arte egongo da irekia izena emateko epea. Sari ederrak banatuko dira:

BOLA

1. sailkatuari: Garaikurra, produktu sorta eta jasotako diruaren %40a.

2. sailkatuari: Produktu sorta eta jasotako diruaren %30a.

3. sailkatuari: Produktu sorta eta jasotako diruaren %20a.

4. sailkatuari: Produktu sorta eta jasotako diruaren %10a.

Lehen emakumeari: Garaikurra

Lehen zarauztarrari: Garaikurra

TOKA

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide