Errugbia probatu nahi duen edota errugbian aritzeko gogoa duten neska-mutil guztiei deialdia luzatu die Zarautz Rugby taldeak. Parte hartu nahi duen orok larunbatean izango du hitzordua, Astiko Errugbi zelaian. "Erregubia ezagutu, bere oinarriak eta errespetua ikasi, eta ondo pasatzea izango dira helburuak", adierazi dute antolatzaileek.
Hala, 8 eta 14 urte bitarteko neska mutilei zuzendutako ekintza izango da, 10:30ean hasita.
