Europako softbol txapelketa irabazi du Esti Alvarezek

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 25a

(@BATbasqueteam)

Atletico SS taldean jokatzen du zarauztarrak, eta Bulgarian jokatu dute Europako txapelketa.

 

Esti Alvarez zarauztarrak Softboleko Women’s European Cup irabazi du Atletico SS taldearekin. Dupnitsan (Bulgaria) izan da Alvarez jokatzen, abuztuaren 19az geroztik. Atzo amaiera paregabea eman zioten txapelketari, finala The Mix talde ingelesaren aurka irabazita. Erraz irabazi zuten, gainera: 10-0eko markagailuarekin. Hala, urrezko dominarekin itzuliko da Alvarez Zarautzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide