Gernikako Udako Kriteriumean txapeldun izan da Santiago Mesa, Zarauzko Jira-Bira txirrindulari taldeko kidea. Hain zuzen ere, bigarren urtez irabazi du lasterketa bera Mesa kolonbiarrak. Aiara Bike Team-eko Joseba Otaola heldu zen Mesaren atzetik, eta Lizarte Taldeko Jordi Lopezek osatu zuen podiuma atzokoan.
Denboraldiko hirugarren garaipena izan da Gernikakoa Mesarentzat. Izan ere, aurreko astean Lemoizen irabazi zuen lasterketa, Euskal Bailarak Kriteriumeko lehen lasterketan.
Udako Kriterium orokorreko irabazlea, berriz, Laboral Kutxako Asier Etxeberria izan da.