Aurredenboraldiko partida jokatuko du rugby taldeak larunbatean, Iñaki Quesadaren omenez

Zarauzko hitza 2019ko abuztuaren 23a

Larunbatean arratsaldeko 17:00etan jokatuko du aurredenboraldiko lehen norgehiagoka senior gizonezkoen lehen taldeak, Atletico San Sebastianen aurka.

Aurredenboraldian murgildurik dira Zarautz Rugby Taldekoak, izan ere, beste urte batez, bigarren maila nazionalean lehiatuko dute. Larunbatean jokatuko dute denboraldi aurreko lehen partida, Donostiako Atletico S.S. taldearen aurka. Arratsaldeko 17:00etan izango da norgehiagoka, Asti zelaian.

Iñaki Quesada omenduko dutela iragarri dute partidaren antolatzaileek. Izan ere, bost urte betetzen dira Quesada zendu zela. Bere emazte Esther bertan izango dela jakinarazi dute.

"Talde eder bat osatuko dugu"

Xabi Castaño eta Facundo Orive entrenatzaileak elkarrizketatu dituzte Zarautz Rubgy taldeko kideek; beste urtebetez, bikote honek hartuko du taldearen aginte makila. Hala, gertatu denaz eta gerta daitekeenaz mintzatu dira, behetik gora datozen jokalari gazteez eta datorren denboraldiko helburuez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide