Altunak eta Martijak irabazi zuten atzo Zarautz Hiria eskuzko pilota txapelketa. Urtero bezala, Amabirjinaren jaien inguruan ospatzen dute Zarautz Hiria, eta punta-puntako pilotariak izan ohi dira bertan. Atzo jokatu zuten finala Aritzbatalde pilotalekuan, eta Altuna eta Martija ngusitu ziren Irribarria eta Rezustaren aurrean.
11-22ko markagailuak garbi erakusten du pardidaren kontola bikote irabazleak izan zuela, baina bien arteko aldea askoz handiagoa izango zenaren itxura hartu zuen une batez partidak. Izan ere, 2-1ekoaren ostean, Irribarriak eta Rezustak hirugarren tantoa egin zutenerako hamabostgarrena egina zuten Altunak eta Martijak.
Atzoko garaipenarekin, Zarautz Hiria txapelketaren arantza atera zuen Aspe enpresak; aurkezpenean azaldu zuten Baikoko pilotariak izan ohi zirela txapeldun lehia konkretu honetan.