Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 16a

Goizeko egitaraua prestatu dute Photomuseumeko kideek datorren astehenerako, abuztuaren 19rako. Aurreskua, bertsoak, proiekzioa eta denetarik izango da bertan.

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren hilaren 19an, astelehenean. Hala, Photomuseumek bere ospakizunen berri eman du.

11:30ean bilduko dira bertan, eta aurreskuarekin ekingo diote egitarauari. Ondoren, Daguerren monumentuari lore eskaintza egingo diote, eta 11:45 aldera bertso sorta batzuk abestuko dituzte. Ondoren, 12:00etan, La guerra filmada (1936-1939) filmaren kapitulu bat proiektatuko dute.

2006an, Gerra Zibilaren hasieraren 70. urteurrena zela-eta, Espainiako Filmotekak bere bildumatik Gerra Zibilari buruzko filmen emanaldia antolatu zuen. Filmak grabatu bezala erakutsi nahi ziren, inolako muntaiarik egin gabe. La guerra filmada (1936-1939) bildumatik kapitulu bat hautatu dute: "Campos de batalla y políticas de retaguardia". Dena den, bilduma osatzen duten lau DVDetako hainbat dokumental erakutsiko direla adierazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide