Irudietan: Nafarroako produktuen azoka gaur Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 7a

Makina bat postu topa daitezke egun osoan zehar alde zaharrean: Kale Nagusian eta Musika Plazan. Aintzinako feria gisa izendatu dute antolatzaileek, eta garai guztietako eta denetariko produktuak aurki daitezke beran.

Egun osoan zehar irekita egongo dira postuak. Turismo bulegoaren paretik hasi eta Musika Plazaraino dozena bat gune baino gehiago daude, baita haurrentzat jolasteko tokia ere, Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide