Nafarroako produktuen azoka egongo da bihar egun osoan zehar

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 6a

Iazko azokako irudi bat.

Kale Nagusian eta Musika Plazan hainbat postu jarriko dituztela iragarri dute. Makina bat produktu topatu ahal izango dira bertan, egun osoan zehar.

Aintzinako feria eta Nafarroatik hondartzara gisa izendatu dute antolatzaileek biharko asteazkena, Nafarroako produktuen azoka Zarautzen ezarriko den eguna. Kale Nagusia zein Musika Plaza hainbat postuz hornituko dira, adin guztiei zuzendutako eskaintzarekin.

Egun batekoa baino ez da izango Nafarroako produktuen azoka. Dena den, bestelako azokak ere izango dira herrian datozen zazpi egunotan: larunbatean ohiko hileroko azoka, eta datorren asteazkenean, hilak 14, artisau azoka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide