Lau urteko bizia du Serious Business talde zarauztarrak, eta lau urteotan musikalki aldaketak eman arren, inoiz ez ditu blues doinuak alboratu. Dantza-giroa behintzat, ez da faltako.
Beste ostiral batez kontzertua antolatu du Zuberoa Kalean kokatzen den Kikara tabernak. Kontzertu ekimenei jarraikortasuna eman baino, ostiraletako gutiziei indarra eman asmo dute. Aurreko astean DJ Garciarenarekin 1980. hamarkadako musikarekin dantza egitetik, gaur egungo blues doinuetara igaroko dira.