Irudietan: Ibilbide Antzeztuak, alde zaharra antzerkiaren bidez ezagutzeko

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 5a

Herriaren historia azaltzeko modu berezi bezain erakargarria da Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreek praktikan jartzen dutena: umorea eta antzerkia baliatuz, Zarauzko alde zaharraren berri ematea bertaratzen diren zarauztar zein inguruetako herrietakoei.

Hirugarren eguna izan du ostegun honetan Ibilbide Antzeztuak ekimenak, eta laugarrena eta azkena abuztuaren 26an egingo dute. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dute saioa, lehena 11:00etan eta bigarrena 13:00etan, biak egun berean. Sarrerak aurrez erosi beharko dira Turismo Bulegoan, 4 euroren truke.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide